Argazkilaritza eta bertsolaritza uztartu zituzten Hitzetik Hortzera (ETB1) bertsolaritzari buruzko saioaren denboraldiko azkeneko programan.
Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren argazki bilduma bat dago ikusgai Donostiako San Telmo museoan: "Kearen eta lanbroaren artean" du izena erakusketak. 1936ko Gerrako argazkiek eta Gipuzkoako paisaiek osatzen dute 150 argazki batzen dituen bilduma hau.
Erakusketa horren harira, lan berezia eskatu zioten Danele Sarriugarteri: erakusketan ikusgai dauden 150 argazki horiei begiratu, kea eta lanbroa desegin arte itxaron, eta bistaratzen zitzaizkion bertsotarao gaiak jartzea. Gero, berak jarritako gaiak abiapuntu hartuta eman zuten saioa Miren Amurizak eta Maialen Lujanbiok museoan bertan.
Sarriugarte erakusketaz, zuri beltzezko argazkiez eta bertsotara gaiak ekartzeko egindako zubi lanaz aritu zen solasean Eider Perez aurkezlearekin. Hona hemen:
argazki horiei begiratu, kea eta lanbroa desegin arte itxaron, eta bistaratzen zaizkion bertsotarao gaiak jartzea.