Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 18 motxaila eguna 2017 mantazpitik blog and rollMotxaila Eguna ospatzekoa zen asteburuan alarma egoera ezarri zuen iaz Espainiako Gobernuak, eta bertan behera laga behar izan zituzten egun horren harira iragarritako ekintza guztiak. Urtebete joan da ordutik, baina Motxaila Elkarteak ez du ikusten Motxaila Eguna behar bezala ospatzeko aukerarik pandemia egoeran.

Elkartetik jakinarazi dute azkeneko unera arte egon direla zain erabakia hartzeko, baina ez dutela atzeratzea beste aukerarik ikusi. “Penaz hartutako erabakia izan da, baina hartutako erabakia egokiena dela pentsatzen dugu. Dena ondo joanez gero, 2022an ospatuko dugun 15. Motxaila Egunera gonbidatzen zaituztegu”, jaso dute oharrean.

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza