‘Elisa y Marcela’ antzerkia taularatuko dute Elgoibarko Herriko Antzokian

Barren.eus 2021ko mar. 12a, 10:41

A Panadaria antzerki talde galiziarraren eskutik iritsiko da gaur (martxoak 12) Elgoibarrera Elisa y Marcela antzezlana. Espainian ezagutzen den bi emakumeren arteko lehen ezkontza du oinarrian obrak.

1901ean ezkondu ziren Elisa eta Marcela Coruñan, bietako bat gizonezko jantzita. Identitate aldaketa, jazarpen poliziala ihesaldiak eta manipulazioa lantzen ditu antzezlanak. 19:00etan hasiko da ikuskizuna. Sarrerak Kutxabank bidez eskuratu daitezke aurrez, eta emanaldia hasi aurretik Herriko Antzokiko lehiatilan erosteko aukera ere egongo da.

Galiziako A Panadaria taldeak hainbat sari eskuratu ditu lan honekin.

2021 03 12 elisaymarcela antzerkia 900x600