Herriko Antzokian emango dituzte bi kontzertuak, bata 17:00etan eta bestea, 19:30ean. Kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 20:00etan, Kutxabanken webgunearen bitartez. Bihartik aurrera, Herriko Antzokiko leihatilan erosteko aukera ere egongo da, asteburuetan, zine emanaldiak iraun artean.
Zea Mays 1997an sortu zuten Bilboko Errekalde auzoan, eta 20 urte baino gehiago daramatzate kontzertuak ematen.