Julen Zabaleta: "Nire bizitzaren hamarretik bederatzi marrazten pasa dut"

Barren.eus 2021ko mar. 5a, 16:11

Euskadi Irratiko Faktoria saioko mikrofonoen aurrean ikusi du Julen Zabaletak bere lanei buruzko "Yulen. 100 urte" erakusketa, eta bere bizipenak, bere oroitzapenak eta bere lanaren mamia jaso dute haren ahotik. Gogoratu bihar izango dela Kultur Etxean dagoen erakusketa ikusteko azken eguna.

 Hona hemen Julen Zabaletari Faktoria Magazina irratsaioan egin zioten elkarrizketa. Gainera, elkarrizketaren amaieran Oskar Estangak eskaini zion omenaldi kantua entzun dezakezue.

Elgoibar herriaren 675. urteurreneko ekintzen barruan 'Yulen 100 urte' erakusketa antolatu du Udalak, hain zuzen ere, marrazkilariak 100 urte egin dituelako aurten, otsailaren 14an zehazki. Koronabirusaren ondorioz, atzeratu egin behar izan zuten inaugurazioa, eta joan zen barikuan zabaldu zuten. Julen Zabaleta bera ere han izan zen, eta Udalak omenaldi xume bat egin zion, ehun urteko marrazkilari ibilbidea goraipatuz. Zabaletak hunkituta eta oso pozik jaso zuen Udalaren oparia, eta 100 urteko ibilbidearen sekretua konstantzia zela nabamendu zuen.

2021 03 05 8 Julenzabaleta yulen100urte ane beitia andrea arriola

2021 03 05 yulen100urte erakusketa kultur etxea