'Zauria(k)' dokumentala emango dute gaur Elgoibarko Herriko Antzokian

Barren.eus 2021ko mar. 4a, 10:28

Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldien barruan, 'Zauria(k)' dokumentala emango dute gaur arratsaldean Elgoibarko Herriko Antzokian. Eromena, gaizki egotearen sentipena eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen ditu lan honek.

Sufrimendu psikosoziala, genero bizipenak eta bederatzi emakumeren errealitateak barne hartzen ditu ikus-entzunezko lan honek. "Izendatzen ez dena ez delako ikusten, eta ikusten ez dena ez delako existitzen", diote sustatzaileek.

Narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psiko-patologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko loturez hausnartzea du helburu, "gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko".

19:00etan hasiko da 'Zauria(k)' dokumentalaren emanaldia. Hona bideo-aurrerapena:

∞Lotura duten albisteak: