Itoiz musika taldearen inguruko material bila hasi dira Doxa Producciones ekoiztetxekoak ikus-entzunezko baterako

Barren.eus 2021ko ots. 27a, 13:38

1976an sortu eta 1988an desegin zen Itoiz Mutrikuko musika talde entzutetsua. Tarte horretan, 70eko hamarada bukaera aldera, Elgoibarren ere jo zuten, Pelousse diskotekan, eta aurrez, Itoiz izena hartu aurretik berbenetan ere ibili ziren Indar Trabes izenarekin.

Eibarren ere eman izan zituen kontzertuak Itoizek eta haien irudiak bildu nahian ari dira Doxa Produccionesekoak. “Badakigu sortu zenetik taldeak jarraitzaile guari izan ztiuela eta litekeena dela partikularrek bildutako baina argitaratu gabeko materiala edukitzea. Orain arte informazio ugari bildu dugu, baina badakigu oraindik argitara atera ez den materiala egon daitekeela eta material hori lortzea da interesatzen zaiguna, kalitaezkoa izan edo etxekoa izan”, zabaldu dute.

Larraitz Zuazok zuzenduko du 'Itoiz udako sesioak' dokumentala, eta fikzio zatiak izango dituela aurreratu dute. Bereziki, taldearen hastapenak eta lehenengo urteak jasotzea da euren helburua. Doxa Producciones ekoiztetxearen asmoa da 2022ko urtearen bukaerarako 90 minutu inguruko iraupena izango duen lana amaituta edukitzea.

Euskal Herriko talderik arrakastatsuenetakoa izan zen Itoiz. 1978tik 1988ra bitartean zazpi disko argitaratu zituzten, eta horietan oroimen kolektiboan itsatsita geratu diren hainbat kantu sortu zituen; “Lau teilatu“, besteak beste. Era berewan, Itoiz taldeko abeslari eta kantuen egilea izan zen Juan Carlos Perez euskal kantagintzaren azken 30 urteetako erreferentzia bat da.

Informazio osoagoa eta abestiak entzuteko: www.badok.eus/euskal-musika/itoiz/

2021 02 26 ITOIZ Udako Sesioak dokua