Bi emanaldi eskainiko ditu Puro Relajo mariatxi taldeak Herriko Antzokian, 12:30ean bata eta 17:00etan, bestea. Saio bakoitzeko aforoa 185 lagunekoa izango da.
Ikuskizunerako sarrerak online erosi daitezke, Kutxabank-en webgunearen bitartez. Lehiatilan ere salduko dituzte sarrerak, 10 euroan.
Mexikoko erritmo itsaskorrak eta euskal kanta klasikoak ekarriko ditu Puro Relajo taldeak Elgoibarrera. Nafarroako musika talde bat da, Zangozaldea eskualdeko Oibar udalerrikoa. Nagusiki mexikar musika jo eta gaztelaniaz abesten duten arren, euskaraz ere ab esten dituzte euskal kantak, tartean Xabier Lete eta Mikel Laboaren abestiak.