Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014 12 24 ipuinlehiamendaro1Gabonetako Euskarazko XX. Ipuin Lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak Debabarrenako gaztetxoentzako, eta joan den abenduaren 24an banatu zituzten sariak Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzarekin. 

 

Txikienen mailako sarituek MP5 irakurgailuak jaso zituzten saritzat. Nagusietan, aldiz, 200 euro jaso zituen irabazleak, eta 100 euro bigarren sariaren irabazleak Hona hemen Mendaroko Gabonetako Euskarazko XX. Ipuin Lehiaketako sarituak:

• A5 mailan (L.H.ko 5. eta 6. mailak)

  1. saria: June Collazo (Mutriku). Ipuinaren izenburua: Zorion ezkutua
  2. saria: Adrian Charles (Elgoibar). Ipuinaren izenburua: Unibertsoko erregearen zetroa 

• A6 mailan (D.B.H-ko 1. Eta 2. mailak)

  1. saria: Rutz Larrañaga (Mendaro) Ipuinaren izenburua: Zoriontasuna
  2. saria: Markel Garate (Mendaro). Ipuinaren izenburua: Oier eta bere gaixotasuna


C mailan (D.B.Hko 3. mailatik aurrera)

  1. saria: Ana Zubiaurre (Elgoibar). Ipuinaren izenburua: Zuregatik
  2. saria: Telmo Fernandez (Elgoibar). Ipuinaren izenburua: Paradisu urdina

 

Gabonetako Posta Lehiaketa

2014 12 24 ipuinlehiamendaroIpuin lehiaketarekin batera, Mendaroko Gabonetako Posta Lehiaketa antolatu du estreinakoz Mendaroko Udalak. 158 lagunek hartu zuten parte lehiaketan eta hiru sari banatu zituzten antolatzaileek. Gazteen mailan Garazi Ulazia izan da irabazlea, Paula Manzanosek irabazi du ertainen mailan eta Unai Alaia nagusitu da nagusien mailan. 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza