Julen Zabaleta: “Igarri gabe etorri zaizkit 100 urteak, entretenituta egon naiz orain arte”

Barren.eus 2021ko ots. 14a, 19:33

100 urte bete ditu gaur Julen Zabaletak. Marrazki artean konturatu gabe pasatzen dela denbora dio, eta egindakoaz gozatzea izan dela sekretua. Halaxe azaldu du Eibarko ...eta kitto! aldizkariak kaleratu duen elkarrizketan. Bideo batean ere jaso dituzte marrazkilari elgoibartarraren berbak.

Elgoibarren jaio eta bizitzaren zatirik handiena Eibarren egin duen Julen Zabaletak 100 urte bete ditu. Ia konturatu barik iritsi zaio mendeurrena. Marrazkietan murgilduta, denborak hegan egingo balu bezala. Euskal Herriko historiaren lekuko dira bere lanak, bera den bezala. Zorionak Julen!

 Julen Zabaletari eginiko elkarrizketa etakitto.eus webgunean irakur dezakezue, eta laburpena honako bideoan:

 • 100 urte, 94 pasarte
Ehun urtek askotako ematen dute, eta azken mendeko bizimoduaren lekuko zuzena izan da Julen Zabaleta. Elgoibar eta Eibar inguruko bizimoduaren berri ematen duten era askotariko pasarteak dituzte jasota Julen Zabaletaren lekukotzekin ahotsak.eus webgunean, 94 pasarte, hain justu ere. Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen duen proiektuaren da ahotsak.

∞Lotura duten albisteak: