‘Tartalo’ antzezlana domekan, Herriko Antzokian

Barren.eus 2021ko ots. 5a, 17:54

'Tartalo gaztaren sekretua' famili-antzerkia ikusteko aukera egongo da domekan (otsailak 7) , Elgoibarko Herriko Antzokian.

Joxemielek miniaturazko mundu organikoa sortuko du bere idazmahaian, eta mundu hori bideoz jaso ostean, eszenografiara proiektatuko da. Joxemielek bere abenturak eta Tartaloren kondaira fantastikoa kontatuko ditu, baina ipuin tradizionalean beldurra sorrarazi dezaketen elementuak baztertuz, eta umoreaz ordezkatuz. (informazio osoagoa: logelamultimedia.com)

  • 16:30ean hasiko da ikuskizuna.

Sarrerak Kutxabank bidez erosi daitezke aurrez, edota zapatu arratsaldean Herriko Antzokiko lehiatilan 18:15etik 20:45era. Sarrerak agortzen ez badira, domekan bertan ere erosteko aukera egongo da Herriko Antzokiko txarteldegian.

TARTALO gaztaren sekretua from Logela on Vimeo.