Gaur jarriko dituzte salgai Puro Relajo taldearen kontzerturako sarrerak

Barren.eus 2021ko ots. 5a, 09:40

Otsailaren 21ean iritsiko da Puro Relajo talde nafarra Elgoibarrera. Bi emanaldi eskainiko ditu mariatxi taldeak Herriko Antzokian, 12:30ean bata eta 17:00etan, bestea.

Ikuskizunerako sarrerak online bakarrik salduko dituzte, Kutxabank-en webgunearen bitartez, eta gaur jarriko dituzte salgai, 20:00etan.

Mexikoko erritmo itsaskorrak eta euskal kanta klasikoak ekarriko ditu Puro Relajo taldeak Elgoibarrera.
Nafarroako musika talde bat da, Zangozaldea eskualdeko Oibar udalerrikoa. Nagusiki mexikar musika jo eta gaztelaniaz abesten duten arren, euskaraz ere ab esten dituzte euskal kantak, tartean Xabier Lete eta Mikel Laboaren abestiak.