2016ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea urriaren 16an bukatzen da

Barren.eus 2015ko urr. 14a, 13:46

Elgoibarko Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak antolatutako 2016ko egutegirako argazki lehiaketara aurkezteko epea barixaku honetan, urriaren 16an, bukatzen da. 

Elgoibarko kultura, artea eta ondarea izango da 2016ko egutegiaren gaia. Argazkiak ezinbestean Elgoibarkoak izan beharko dira eta ez dira onartuko Elgoibarri erreferentziarik egiten ez dioten argazkiak, hau da, edonongoak izan daitezkeenak. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. Partaide bakoitzak sei argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 16a izango da. Argazki lehiaketaren oinarriak herritarren eskura daude Kultur Etxean, Euskara sailean, 943 744 366 telefono zenbakira deitutadeituta edota euskara@elgoibar.eus helbidera mezu bat bidalita.

∞Lotura duten albisteak: