Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 23 filatelia1

Altzolatarren Dorretxeak San Anton jaietan antolatzen duen zigilu erakusketa gaur itxi dute, eta itxiera ekitaldi horren barruan omenaldia egin diete Julen Zabaletari eta Koldo Lizarralderi. Julen Zabaleta bera izan da saria jasotzen, eta Koldo Lizarralderen izenean Mila Picaza emazteak jaso du. 

Koronabirusaren eraginak igarri dira Altzolatarren Dorretxea elkarteak antolatzen duen zigilu erakusketaren itxiera ekitaldian ere. Sotoan egin dute ekitaldia erakusketa gelan egin ordez, eta 85 bildumagileetatik bakarra etorri ahal izan da bere saria jasotzera. Hala ere, denak izan dituzte gogoan, eta eskerrak eman dizkiete baita ere zigilu erakusketa posible egiten laguntzen dietenei, besteak beste, Udalari, Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariei, Correosi... Eta, urtero bezala, izan dira omenduak zigilu erakusketan. Aurten herriko bi seme aukeratu ditu elkarteak: Julen Zabaleta margolaria eta Koldo Lizarralde historialaria. Julen Zabaleta bera izan da ekitaldian saria jasotzen, eta Koldo Lizarralderen izenean bere emazte Mila Picazak jaso du saria. 

  • Julen Zabaleta ‘Yulen’ 1921eko otsailaren 14an jaio zen San Bartolome kalean. Musillo baserrian izan zuten gero bizilekua, eta Sallobente auzoko eskolan hasi zen ikasten. Aita Agirre eskolan jarraitu zituen ikasketak, eta eraikin berean zegoen arte eskolan ere ibili zen, Bernardo Ezenarro irakasle zuela. Bi zaletasun handi izan ditu Julenek, mendia eta marrazketa, eta bigarren honi esker egin da ezagun, batez ere. 7.000 marrazki baino gehiago egin ditu lumaz, eta marrazki horietan Euskal Herriko herrietako eta beste hainbat lekutako ondare historikoa jaso du. Baserriak, elizak, errotak, eraikin historikoak... Bere irudiak hainbat liburu historikotako pasarteak ilustratzeko ere erabili izan dira.
  • Koldo Lizarralde, berriz, 1950ean jaio zen Pasai San Pedron, eta 1981ean iritsi zen Elgoibarrera. Historiarako eta antropologiarako zaletasun handia zeukan eta 1982an Eusko Ikaskuntzan sartu zen, Jose Migel Barandiaran irakasle zuelarik. Elgoibarri buruzko hainbat liburu idatzi zituen, besteak beste, El convento de San Francisco, Apuntes etnograficos de Elgoibar 1 y 2, Elgoibar eta bere errotak, Festa herrikoiak Elgoibarren, Elgoibarko Klub Deportivoren mendeurrena... Errotekiko zaletasun handia zeukan eta Errotak Ikertzeko eta Kontserbatzeko Elkarteko lehendakaria ere izan zen. Mila Pikaza emaztearekin batera Elgoibarko DYA sortu zuten, eta gero Elgoibarko Gurutze Gorriaren ardura ere hartu zuten 20 bat urtean. Parrokiako Abesbatzako eta Kale Kantariak taldeko kidea zen, eta Gure Bide Elkarteko Etxaniz Memorialaren antolakuntzan ere aritu zen. 2006tik San Bartolome jaietako egitarauko artikuluak idazten zituen, eta Filatelia elkarterako hainbat testu ere idatzi zituen. 2019ko irailean hil zen.

2021 01 23 filatelia2jpg

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza