Orri markagailuen lehiaketa martxan da

Barren.eus 2021ko urt. 21a, 19:37

Gotzon Garate Udal Liburutegiak orri markagailuen lehiaketa antolatu du. Aurtengorako gaia negua da, eta urtaro horrekin lotura duten irudiak aurkeztu beharko dira. Era berean, Lupe Lekuona ipuin kontalariak bost eta zortzi urte bitarteko neska-mutilentzako ipuin kontaketa saioa emango du datorren astean.

Gotzon Garate Udal Liburutegiak laugarren urtez antolatu du orri markagailuen lehiaketa. Interesatuek urtarrilaren 29ra arteko epea dute parte hartzeko. Egur arte tailerreko irakaslea den Usue Egia eta Gemma Monreal margolari elgoibatarrak osatuko dute epaimahaia, eta tablet bat izango da sari nagusia kategoria bakoitzean.

2021 01 21 Lupe lekuona ipuin kontalaria

•Lupe Lekuona ipuin kontalaria zapatuan, urtarrilaren 27an

Datorren eguaztenean, urtarrilak 27, Lupe Lekuona ipuin kontalaria Gotzon Garate Udal Liburutegian izango da. Bi saio emango ditu: 16:30ean LH 1. mailako umeentzat eta 17:15ean LH2 eta LH3. mailakoentzako saioa. Derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. liburutegia@elgoibar.org helbidera idatzita edo honako telefono zenbakietara deituta eman daiteke izena: 943 743 525 edo 688 710 138.

∞Lotura duten albisteak: