9:00etatik aurrera joko dute Diana kalez kale. Euririk ezean, Kalegoen plazan batuko dira guztiak, eta ondoren, lau laguneko hiru taldetan banatuta zeharkatuko dituzte herriko kale eta auzoak. Euria egingo balu herriko aterpeetan joko dute. Talde batek udaletxe azpiko eta Aita Agirreko arkupeetan, bigarren taldeak, berriz, Santa Ana kaleko babes ofizialeko etxeen azpian, eta azken taldeak Maalako parke estalian joko luke.
Txistulariak ere koronabirusaren intzidentzia-tasari begira egon dira, eta azken ordura arte ezin izan dute erabaki Diana jo ala ez. Elgoibarrek eremu laranjan jarraitzen duenez, kalez kale irtengo dira domekan, babes neurriak hartuta.
∞Lotura duten albisteak:
- Diana, ...eta kitto jaiak! (2020-06-07)
- Trinitate domekarako Diana berezia prestatu du Udal Txistulari Bandak (2020-06-04)