Ongarri zineklubaren emanaldiak eguaztenetan izango dira otsailean

Barren.eus 2021ko urt. 14a, 19:14

Ongarri zineklubak eguenetan beharrean, eguaztenetan emango ditu filmak otsailean. Hiru film emanaldi iragarri dituzte otsailerako.

Otsailaren 3an '2 urte, 4 hilabete eta egun bat' dokumentala emango dute. Lander Garrok zuzendu du lana, eta intsumisioaren aldeko mugimendua du hizpide. '2 Urte, 4 Hilabete eta egun bat' dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean sei lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte. Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete? galdera egiten dio ikusleari dokumentalak.

 • Sin señales partikulares' eta 'Para sama'

Otsailaren 10ean 'Sin señas particulares' eta hilaren 17an, berriz, 'Para sama'. Covid 19ak eragindako egoeraren aurrean indarrean dauden neurrien eraginez, 19:00etan izango dira emanaldiak.