Streaming bidez emango dugu abenduaren 29ko bertso saio literarioa

Barren.eus 2020ko abe. 23a, 12:59

Abenduaren 29an, martitzena, Herriko Antzokian izango den bertso saio literarioa zuzenean on-line ikusteko aukera izango dute sarrerarik gabe geratu direnek, eta baita gainerakoek ere.

Bertso saioa 19:00etan hasiko da eta barren.eus webgunean streaming bidez ikusteko aukera izango da (HEMEN).

Aurtengo bertso saioa berezia izango da; bertsolaritza, literatura eta musika izango dira osagaiak. Oholtza gainera igoko direnak, berriz, honako hauek izango dira:

  • Bertsolariak: Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga
  • Idazlea: Uxue Alberdi
  • Musikaria: Aitor Nova

Antolatzailea Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea da, eta Udalaren diru-laguntzarekin antolatzen du.

∞Lotura duten albisteak: