Joseba Irazokik kontzertua emango du Mendaron domekan, hilaren 27an

Barren.eus 2020ko abe. 21a, 10:09

"Oso urte arraroa izan da guztiontzat, gorabeheraz, etsipenez eta tristuraz betea. Nolabait, Gararockek, Mendaroko Udalarekin elkarlanean, Gabon jaiak alaitu eta itxaropen mezu bat bidali nahi dizuegu. Horregatik antolatu dugu Joseba Irazoki handiaren kontzertu hau", jakinarazi dute Gararockeko lagunek sare sozialen bidez. Era berean aurreratu dute era honetako kontzertu gehiago antolatzeko aukera ere ez dutela baztertzen, domekakoa ondo irtenez gero.