Elgoibarren 675. urteurrena ospatzeko urte guztirako egitasmoa prestatu dute

Barren.eus 2020ko abe. 16a, 16:39

Elgoibarrek 675 urte beteko ditu 2021eko abenduaren 20an, eta urteurren hori ospatzeko egitaraua aurkeztu du gaur Elgoibarko Udalak. Egitarauaz gainera urteurren honekin identifikatuko den logotipoa ere aurkeztu dute.

Elgoibarko Udalak, bere sail desberdinen bitartez eta herriko erakunde, kolektibo, talde eta boluntarioen laguntzarekin, ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute, besteak beste, erakusketa omenaldia, erakusketa filatelikoak, liburuen publikazioak, bisita gidatuak edo Udal Musika Bandaren kontzertua. Programa Elgoibar ofizialki sortu zen egunean bukatuko da, abenduaren 20an, alegia.

Ekitaldi horien inguruko xehetasunak azaldu dituzte gaur Ane Beitia, Elgoibarko alkateak; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Saileko zinegotziak; Blanca Salegi, Kultura Saileko teknikariak; Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariek; Jokin Martínez, Ongarri argazki taldeko Koordinatzaileak eta Jesus Mari Sarasua, Ongarri taldeko kideak.
Elgoibarko Udalak 20.000 euro inguru inbertitu ditu 2021ean zehar gauzatuko den programan. Era askotariko ekintzok txiki zein nagusien aisialdia sustatzea dute helburu nagusi, eta anti-covid segurtasun neurri guztiak bermatuko direla zehaztu dute.

2020 12 16 elgoibar 675 urte egitaraua aurkezpena 1
 • Logotiko lehiaketako irabazlea
Elgoibarko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, lehiaketa bat jarri zuen martxan urteurren honekin identifikatuko den logotipoa aukeratzeko eta gaur eman dute irabazlearen berri. Alfonso Gimenezen (Castelló, Espainia) logotipoak irabazi du lehiaketa eta 300 euro jasoko ditu saritzat. Guztira hamahiru lan aurkeztu dira lehiaketara. Zentzu horretan, antolatzaileek gogorarazten dute saritu gabeko lanak eta pendriveak gaurtik aurrera jaso ahal izango direla HAZen, 30 eguneko epean (epe horren ondoren, jaso gabeko lanak ezabatu egingo dira).

2020 12 16 elgoibar 675 urte egitaraua aurkezpena logoa

 

EKITALDIAK

ARDURADUNAK

DATA

     

FILATELIA ERAKUSKETA

FILATELIA ELKARTEA

Urtarrila

YULEN 100 URTE-ERAKUSKETA

KULTURA SAILA, ONGARRI

Otsaila

HIRI GUTUNA TRIPTIKO BATETAN

PELLO/JABIER/PEDRO…

Apirila

BI LIBURU ARGITARATZEA

KULTURA/ONGARRI

Abendua

BISITA GIDATUAK

PELLO/JABIER/PEDRO…

Maiatza/Ekaina/Uztaila/Iraila

BANDAREN KONTZERTUA

UDAL MUSIKA BANDA

Abenduaren 20an

 PANELAK JARTZEA

PELLO/JABIER/PEDRO…

Irailean

ABENDUAREN 20KO PROGRAMAZIOA

DENOK

Abenduak 20

     

∞Lotura duten albisteak: