Eguberrietarako kanta sortu dute Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Inazio Bereziartua eskolak

Barren.eus 2020ko abe. 17a, 10:10

Gabon kantu berria eta bideoklipa ere sortu dute Elgoibarren Atxutxiamaika aisialdi taldeak, Ludotekak eta Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak.

Gaur egin dute publiko bideoklipa eta orain, kantu horrekin egiten dituzten grabazioak bidaltzeko eskatu diete herritarrei, jasotako guztiarekin beste bideoklip bat sortzeko. Kantuan, dantzan, instrumenturen bat jotzen... denak balio du. Materiala egunberriak@ni.eus helbidera bidali behar da.

  • Kantuaren letra:

Oles itxeko garaixa dala,
familixia bildu nola hala:
irripar, besarkada, patxo birtuala

Kanta ta dantza, hau jai girua.
Turroiak jaten gabiz barra-barra.
Poztasunari ingo diogu deiadarra.

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

Emozio ta sentimenduak
kanporatzeko danok daukagu beharra
poztasuna, amorrua zein negarra.

Gauza txikixei begira jarri:
marisorgin, tximeleta, edota harri.
Abentura hauek danak kontau alkarri!

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

Leihora urten abestera
Eguberri on danoi eta dringilin dron!
Danok bihurtuko dogula garai hau on!

Aurten opari haundixa nahi dou:
Ahal dan berotasun eta poztasun dana,
eta alkarrekin egoteko osasuna!

Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
sortzeko, amesteko ta danok alkar zaintzeko.
Eguberri, egun berrixak, garai alaixak,
urte berri Elgoibarri! O(ra)in gorputzak dantzan jarri!

 • Egileak 

Aitor Novak sortu du abestia eta Ainhitze Beristainenak dira letrak. Honakoek jarri diote ahotsa: Maria Cid, Naiara Martin, Sara Arriola, Aitor Nova, Ane Munin, Jone Alvarez, Ander Osoro, Nerea Eizagirre eta Ainhitze Beristain. Musikariak, berriz, Silvia Hernandez (pianoa), Gorka Mujika (perkusioa),  Aitor Nova (saxofoia), Miguel Laguna (baxua), Joseba Garmendia (tronpeta) eta Elias Toledo (tronboia) izan dira. Ander Mujika arduratu da soinuaren grabazio lanetaz eta nahasketaz.

Lutxi Arregi arduratu da bideokliperako irudien grabaketaz eta muntaiaz, eta honako dantzariak ageri dira bertan: Andde Elizburu, Jon Garate, Nahia Garate, Irene Toledano, Paul Mendikute eta Lore Fernandez.

∞Lotura duten albisteak: