‘Olentzeroren zaku magikoa’ haurrentzako ikuskizuna, hilaren 19an

Barren.eus 2020ko abe. 15a, 11:54

Zirtaka Antzerki Taldeak 'Olentzeroren zaku magikoa' ikuskizuna emango du zapatuan, abenduaren 19an, Mendaron, ikastolako jolastokian.

Udaletik jakinarazi dute edukiera mugatua izango dela eta sarrerak udaletxean bertan edota liburutegian eskuratu behar direla, 2 eurotan. 50 minutuko ikuskizuna da eta dantza eta musika uztartuko dituzte. 17:30ean hasiko da emanaldia.

Hona 'Olentzeroren zaku magikoa' ikuskizunaren sinopsia: Olentzeroren oparien zakua desagertu egin da. Oparien zaku magikoa!!! Mari Domingi eta Galtzagorri bere bila dabiltza, baina pertsonaia gaizto batek Mari Domingi eta berarekin dabiltzan emakume guztiak sorgintzat hartu ditu eta haien kontrako maltzurkeriak egingo ditu. Zuk ikusi al duzu Olentzeroren zakua?. Lagunduko diguzu zakua topatzen? Ezin dugu huts egin, bestela aurten oparirik ez!!!