Emankumeenganako Indarkeariaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan, Gaztelekuko nerabeek Berdintasunaren Grafitia marraztu zuten, joan den zapatuan, autopistako zubipean. Fill in Culture taldeko kideek erakutsi zieten gazteei grafitiak nola egin.
Zubipe honetan dagoen era honetako hirugarren grafitia da honakoa. Horietako bat, euskararen aldeko grafitia, Gaztelekuko erabiltzaileek marraztu zuten, 2016an egin zuten grafiti tailerrean; eta, bestea Ludotekakoek marraztu zuten 2018an, emakumeen nazioarteko egunaren harira.