Izan ere, Covid-19aren aurrean hartutako prebentzio eta kontrol neurrien ondorioz, Elgoibarko Herriko Antzokiaren aforoa murriztu egin da, eta 400 lagunentzako aforoa izatetik, 190 lagunera mugatu dute.
Aurten dena diferentea da eta Elgoibarko Izarrak Udalaren babesarekin antolatzen duen urte amaierako bertso-jaialdia ere ezberdina izango da. Ohiko formatua alde batera laga eta bertso saio literarioa antolatzea pentsatu dute. 'Dendaostetik' izena ipini diote.
∞Lotura duten albisteak: