Jasone Osoro 'Maddiren amona influencerra' liburua sinatzen egongo da abenduaren 7an Pitxintxun

Barren.eus 2020ko abe. 4a, 19:31

‘Goazen’ bildumako 'Maddiren amona influencerra' liburua sinatzen egongo da Jasone Osoro idazlea, astelehenean, abenduaren 7an, Pitxintxun.

Alai argitaletxearekin argitaratu berri du 'Maddiren amona influencerra' liburua Jasone Osorok. Bildumako hirugarren liburua da hau. Aurrez 'Iritsi gara' eta 'Eiderren egunerokoa' ditu argitaratuta idazle elgoibartarrak, eta laugarrena idazten hasita dagoela ere aurreratu du. Gaztetxoen artean hainbeste arrakasta izan duen Go!azen telesaileko pertsonaietan oinarriturik, Jasone Osorok telebistan ikusiko ez diren hainbat abentura eta pasadizo islatu ditu Go!azen bildumako liburu hauetan.
18:00etan hasiko da sinadura ekitaldia, datorren astelehenean.

'Zu non, han DA!' proiektua jarri du aurten martxan Durangoko Azokak, eta egitasmo horren barruan antolatu dute.  Aurten, pandemiak behartuta, Durangoko azoka bera ez da egingo. Alabaina, Euskal Herri osora zabalduko dute azoka, baita Elgoibarrera ere, Pitxintxu liburu dendaren bidez

Durangoko Azoka birtualean ere badu lekua 'Maddiren amona influencerra' liburuak.