Abenduaren 9an jarriko dituzte salgai Eguberrietako bertso saiorako sarrerak

Barren.eus 2020ko abe. 4a, 09:20

Bertso saio literarioa antolatu du aurten Elgoibarko Izarrak Eguberrietarako. Lau bertsolarik hartuko dute parte saioan: Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi. Bertsolariekin batera, Aitor Nova musikariak ere hartuko du parte ekitaldian.

Aurten dena diferentea da eta Elgoibarko Izarrak Udalaren babesarekin antolatzen duen urte amaierako bertso-jaialdia ere ezberdina izango da. Ohiko formatua alde batera laga eta bertso saio literarioa antolatzea pentsatu dute. 'Dendaostetik' izena ipini diote.

Abenduaren 29an izango da, 19:00etan, Herriko Antzokian. Abenduaren 9an jarriko dituzte sarrerak salgai 11 euroan (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 10 euro). Interesatuek bi modu dituzte sarrerak erosteko: Elgoibarko Izarraren bulegoan (Aita Agirre 3, 3. solairua), 9:00etatik 15:00etara edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.

2020 12 04 Bertso saio literarioa elgoibar kartela