‘Erradikalak ginen’ ikuskizuna eta dultzaineroen kalejira Mendaron

Barren.eus 2020ko abe. 3a, 10:24

Mendaroko Kontzezio Azokarik ez da ospatuko aurten, baina Udalak bi ekintza sinboliko antolatu ditu abenduaren 8rako eta 12rako: Dultzaineroen kalejira eta 'Erradikalak ginen' ikuskizuna.

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak ‘Neska gazte promesa’ etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gai kantatu eta kontatuko dituzte abenduaren 12an Mendaron emango duten Erradikalak ginen ikuskizunean. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta jardungo dira, umorez, beraz, serio. Ikastolako jolastokian izango da saioa, 17:30ean hasita, eta sarrerak Puxika dendan jarri dituzte salgai, 2 eurotan.

Bestalde, abenduaren 8an, dultzaineroak kalejiran irtengo dira, 10:00etan.