2021eko egutegia aurkeztu du Udalak

Barren.eus 2020ko abe. 2a, 19:51

Gaur aurkeztu du Elgoibarko Udalak 2021erako egutegia, eta aurkezpen ekitaldian bertan banatu dituzte sariak. Koronabirusaren ondorioz, bi zatitan egin zuten ekitaldia: batetik, marrazki lehiaketako sariak banatu zituzten, eta bestetik, argazki lehiaketakoak.

Aurtengo lehiaketaren gaia irudi bat bazterketatik berdintasunera izan da. Antolatzaileek aitortu dute argazkietara eramateko gai "zaila" izan dela, baina pozik daude aurkeztu diren argazki zein marrazkien mailarekin. Marrazki lehiaketan Ikastolako eta Herri Eskolako LH5eko 124 ikaslek hartu dute parte, eta argazki lehiaketan, berriz, 17 herritarrek (sei emakumezko eta 11 gizonezko). Hilabete bakoitzeko orrialdean argazki eta marrazki bat agertuko dira.

Udalak 7.000 egutegi txiki argitaratu ditu herriko telefono interesgarriekin, eta herriko postontzietan banatuko ditu. Egutegi handiak, berriz, 3.500 kaleratu dituzte, eta aurten, Aita Agirre kulturguneko sarreran hartu beharko dira.

 2020 12 02 elgoibar udala egutegia 2020 marrazkiak

Hauek dira argazki lehiaketako irabazleak: 

  • Regina Isasti Amallobieta
  • José Ramón Cabrera Cid (2 argazki saritu)
  • Alberto Fernández Picón
  • Asier Orbea Ostolaza (3 argazki saritu)
  • Gurutze Ariznabarreta Acha
  • Jabi Leon Casado (2 argazki saritu)
  • Julen Ansola Irureta
  • Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu)

Marrazki lehiaketari dagokionez, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako LH5eko ikasleek hartu dute parte. 124 ikaslek guztira. Epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Hauek izan dira irabazleak: 

  • Elene Ansola Irazabal  
  • GoiurI Marcos Etxeberria
  • Mauricio Justiniano Jiménez
  • Nahia Olivares Dominguez
  • Nora Arrizabalaga Rodríguez
  • Eneritz Rodríguez Arano
  • Lis Amaia Figueroa Ramírez
  • Maier Amutxastegi Yarza
  • Ilargi Galeano Vela
  • Uxue Gutierrez Celaya-Zugadi
  • Nahia Garate Estévez
  • Eneko Arrizabalaga Loiola

2020 12 02 elgoibar udala egutegia 2020 argazkiak or

2020 12 02 elgoibar udala egutegia 2020 argazkiak sergio

2020 12 02 elgoibar udala egutegia 2020 argazkiak 1

2020 12 02 elgoibar udala egutegia 2020 marrazkiak 1

2020 12 02 elgoibar udala egutegia 2020 marrazkiak2

2020 12 02 elgoibar udala egutegia 2020 marrazkiak egileak

2020 12 02 egutegia elgoibar 2021 aitagirre sarrera 1