ZOZKETA: Lau sarrera bikoitz Blues Hotsak jaialdirako

Barren.eus 2020ko aza. 20a, 10:39

Blues Hotsak jaialdiaren barruan Soraluzen emango dituzten lau kontzertuetarako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu barren-eus-ek, kontzertu bakoitzerako bi. Asteburu honetan izango dira bi kontzertu eta hurrengo asteburuan beste biak.


Asteburu honetan hasiko da Blues Hotsak jaialdia, bi kontzerturekin: Gisele Jackson & The shu shu shu's taldeak Soraluzeko Herriko Antzokian emango du kontzertua, zapatuan, 18:00etatik aurrera; eta, domekan Estitxu Pinacho kantariak gidatzen duen Dama Beltzak taldeak emango du zuzenekoa, 18:00etan. 
Hurrengo asteburuan, azaroaren 28an eta 29an, hurrenez huren, Travelling Brothers taldeak eta Amparo Sanchezek emango dituzte kontzertuak.

Zozketan parte hartzeko epea gaur amaituko da, eguerdiko 15:30ean, eta zozketako irabazleen izenak jakinaraziko dira webgune honetan bertan. Parte hartzeko idatzi BARREN aldizkariko whatsappera (688 634 044). Honako testua idatzi behar da: "Blues Hotsak + ikusi nahi duzuen talde/kontzertuaren izena"

Irabazleek emanaldia baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dituzte sarrerak antzokiko lehiatilan. Parte hartzailea Soraluzetik kanpokoa izanez gero, udaletxetik jakinarazpena bidaliko diote. Izan ere, Soraluzetik kanpoko herritarrek udaletxera deituz (943 753 043) erreserbatu beharko dituzte sarrerak eta ziurtagiri bat ere jasoko dute emanaldira joan ahal izateko.

 

Informazio osoagoa: "Luxuzko" programazioa prestatu dute Blues Hotsak jaialdiaren bigarren edizioan (2020-11-19)