Testura taldeak bere aurreneko diskoa aurkeztuko du gaur Elgoibarren

Barren.eus 2020ko aza. 19a, 13:27

Testura laukoteak taldearen izena daraman Testura (Forbidden Colours, 2020) diskoa aurkeztuko du gaur, Elgoibarko Herriko Antzokian, 'Oingoan bai!' musika zikloko azken emanaldian. Ander Mujika elgoibartarra da taldekideetako bat.

Napoka Iria desegin ostean hainbat musika proiektutan aritu izan da Ander Mujika, baina denbora baten ondoren, kaxoian gordeta zituen zirriborroak atera eta oso berea izango zen proiektu bat marrazten hasi zen. 2017 eta 2019. urteen artean egindako zirriborroen artetik garbiketa egin zuen; batzuk txukundu, besteak landu eta beste batzuk bere horretan laga zituen. Guzti horretatik sei pieza eta kantu bat sortu zituen. Bakarka hasi zen lanean, baina proiektua osatzeko Felix Buff musikariarekin batu zen, eta ondoren, Johanes Buffek borobildu zuen soinu aldetik. Maialen Belaustegik musikari irudiak jarri zizkion. Hori guztia da Testura, eta gaur aurkeztuko dute Herriko Antzokian, 19:00etan.

Irakurri hemen Ander Mujikak BARREN aldizkariari eman zion elkarrizketa (BARREN 1180. zenb. -PDF-)

∞Lotura duten albisteak: