Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 18 2019 12 15 jaiotza irabazlea1San Bartolome parrokiak hartu izan ohi du Jaiotza Lehiaketa Gabonen aurretxoan, baina aurten aldaketak egin behar izan dituzte arduradunek Koronabirusaren eraginez, eta ezin izango dute ohiko topaketarik egin San Bartolome parrokian.

Horren ordez, Aita Agirre kulturgunean egingo dute jaiotzen erakusketa, lehiaketan parte hartu duten jaiotza guztiekin. Gehienez sei laguneko taldeek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko elgoibarkojaiotzak@gmail helbidera idatzi behar da, abenduaren 5a baino lehen. Mezuan partaideen izen-abizenak zehaztu beharko dira, eta harremanetarako telefono zenbaki bat ere eman behar da. Lanak abenduaren 20an aurkeztu beharko dira Aita Agirre kulturgunean, aurrez hitzordua hartuta. Epaimahaiak aukeratutako lanik onenek garaikurra jasoko dute, baina partaide guztientzat egongo da oparitxoren bat. Lan guztiak Aita Agirren bertan jarriko dituzte ikusgai abenduaren 22tik 24ra eta 28tik 30era bitartean. Urtarrilaren 4an jaso beharko dira berriz lanak bueltan, 17:00etatik 19:00etara.

Iaz, 18 taldek hartu zuten parte eta Paola Moralesek aurkeztutako jaiotzak jaso zuen lehen saria.

2020 11 18 jaiotza lehiaketa 2019 arkupeetan elgoibar

2020 11 18 jaiotza lehiaketa 2019 elgoibar arkupeetan

Lotura duten albisteak:
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza