Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 29 mixel etxekoparMixel Etxekopar (Gotaine-Iribarne, 1963) txirulari, kantari eta bertsolari zuberoarrak kontzertua eskainiko du urriaren 2an Elgoibarren, Elgoibarko Izarrak Udalarekin eta herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu duen Haizea dator Iparraldetik! zikloaren barruan. 

Gotzon Garate euskaltzalearen omenez Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan izango da kontzertua, 23:00etan. Kontzertu hau preseski Sinuose elkartearekin elkarlanean antolatu du Elgoibarkok Izarrak, eta sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, Sotoan bertan, 3 euroan.

Mixel Etxekoparrek jakitera eman duenez, sotoan eskainiko duen kontzertua ezberdina izango da, eta ezustekoz beteta egongo da.

Musikari zuberotarraren kontzertuarekin abian jarriko da Haizea dator Iparraldetik! ekimena.

2015 09 30 mixel etxekopar1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza