Neurri berriak direla eta, aldaketak izango dira kultur ekitaldietan

Barren.eus 2020ko aza. 12a, 20:34

Eusko Jaurlaritzak Covid-19ari aurre egiteko onartutako azkeneko dekretuaren harira, programatutako kultur ekitaldietan hainbat aldaketa egin behar izan ditu Elgoibarko Udalak.


Alde batetik, Taupada antzerki taldeak azaroaren 26an Aita Agirre Kultur kafean eman behar zuen “Dramatitragoak” antzezlana bertan behera gelditu da.

Bestalde, Santa Zeziliako programazioan ere honako aldaketak egingo dituzte:

  • Azaroak 23: Talde instrumentalen kontzertua Musika Eskolako Auditorioan egingo da, publikorik gabe. Emanaldia streaming bidez emango dute 19:00etatik aurrera.
  • Abenduak 1 eta 2: Koroaren kontzertuak Herriko Antzokian egingo dira, publikorik gabe. Emanaldiak streaming bidez eskainiko dira eta 19:00etan hasiko dira.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren programazioari dagokionez, hauek izango dira aldaketa nagusiak:

  • Azaroak 18: “Bernarda Albaren Etxea” antzezlana bertan behera gelditu da.
  • Azaroak 21: “Autodefentsa emakumeentzat” tailerra bertan behera gelditu da.
  • Azaroak 28: “Erradikalak ginen” antzerkia, Aita Agirre Kultur kafean egin beharrean, Aita Agirreko kulturgunean izango da.