Ipini dute Aitor Etxeberriaren eskultura Mendaroko biribilgunean

Barren.eus 2020ko aza. 10a, 16:40

Aitor Etxeberria margolari eta eskultore mendaroarraren tamaina handiko eskultura bat jarri dute gaur Mendaroko sarreran dagoen biribilgunean.

Mendaroko Udalak Mari Jose Telleria zinegotzi sozialistak egindako lau proposamen onartu zituen 2020rako udal aurrekontuak osatzerakoan, eta proposamen horietako bat zen Mendaroko biribilgunean Aitor Etxeberria herriko eskulturagilearen obra bat jartzea. Gaur jarri dute bere lekuan. Pisu eta tamaina handiko hiru piezek osatzen dute eskultura eta ez da lan erraza izan bere lekuan kokatzea. Etxeberria berak gidatu ditu lanak.

ARGAZKI-BILDUMA: eskultura ipintzeko lanak 

2020 11 10 eskultura rotonda mendaro aitor etxeberria ipintzen lehenak

2020 11 10 eskultura rotonda mendaro aitor etxeberria ipintzen lehenak1

2020 11 10 eskultura rotonda mendaro aitor etxeberria ipintzen

2020 11 10 eskultura rotonda mendaro aitor etxeberria ipintzen 2

2020 11 10 eskultura rotonda mendaro aitor etxeberria ipintzen belar

 ∞ Lotura duten albisteak: