Azpilgoetako jarduerak berrantolatu dituzte edukiera murriztu dela-eta

Barren.eus 2020ko aza. 9a, 11:03

Azpilgoeta kultur etxeko jarduerak egokitu ditu Mendaroko Udalak, edukiera %40ra murriztu behar izan dutelako koronabirusaren hedapenari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurri berriengatik.

Azpilgoeta kultur etxeko bi aretotan banatuko dituzte orain arteko taldeak. Dantza guztietan eta pilateseko ikastaroan goiko aretoan bost pertsona egongo dira eta behekoan lau, arduraduna barne. Antzerkian eta xakean, berriz, zortzi pertsona egongo dira goiko aretoan eta lau behekoan, arduraduna barne. 

Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea eta pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzea.