Luis Cerron: “Zoriontasuna kanpoko lorpenetan oinarritzea oso mugatua da”

Barren.eus 2020ko aza. 6a, 18:41

Irakaslea eta psikopedagogoa da Luis Cerron (Elgoibar, 1960) eta 'Encuentra el camino. Una historia de búsqueda y felicidad' liburua argitaratu berri du. Bere bigarren liburua du. 2008an, 'Friego,luego existo. Reflexiones desde la cocina' liburua argitaratu zuelako, filosofia ikasketak eta sukaldeko lanak uztartzen ari zela sortutako gogoetekin. Gaur, egun, aholkulari eta bidelagun lanetan ari da Cerron garapen eta hazte prozesuetan.

 

•‘Encuentra el camino. Una historia debúsqueda y felicidad’ liburua idatziberri duzu. Zeri buruzkoa da liburua?
Orain dela lau bat urte hausnarketa talde bat sortu genuen, emakume batzuen eskaerari erantzunez. Bertan, beraien kezka, ardura, beldur, frustrazio eta antsietateei arrazoi bat eta irtenbide bat aurkitu nahian jarduten ginen lantaldean asteroko dinamikan. Hasieran, erabat zorabiaturik erreakzionatzen zuten, beraien eskema eta arrazonamenduekin topo egiten zuten planteamentuak aurrez aurre jartzen nizkienean. Baina etengabeko jakinminak, barruko oreka lortu eta norberaren egia aurkitzeko nahiak bultzaturik, tinko eta konpromisoz eutsi zioten elkartzeari –eutsi genion– gaur egun arte.

Orain emakume horiek ez dira hausnarketetan entzuten dituzten gauza guztiekin zorabiatzen eta izutzen. Orain, ulertu eta onartu egiten dute, eta bizi dutena partekatu. Eta bide horretan aurrera jarraitzeko barruko nahiak ere ez zaizkie gutxitu, nahiz eta pandemia garai honetan gure bilerak murriztu egin behar izan ditugun.

Bilera bakoitzerako lagungarri gisa dokumentu batzuk prestatzen nizkien eta esaldi motzetan laburtzen nien bilerako mezuaren ardatza. Gero bakoitzak bere erabilera propiorako gordetzen zituen dokumentu horiek. Hain ugaria eta aberasgarria izatera iritsi zen material hura eze, beste batzuentzat ere lagungarria izan zitekeelakoan, dena bildu eta guztiarekin, eleberri gidoi eta forma emanez, liburua sortu nuen, eskuartean duzuen hau.

Zer jaso nahi izan duzu bertan?
Liburu honetan, fikziozko historia baten bitartez, pertsonak bere zoriontasuna bilatu nahian aurkitzen dituen oztopoak nondik datozen azaleratzen da,oztopo hoien aurrean gure jarrera zeinizan daitekeen adieraziz.

Eta hitz gutxitan, zerk oztopatzendigu zoriontsu izaten?
Ume-umetatik ezarri dizkiguten (eta guk sinetsi ditugun) pentsamentu, uste eta sinesmen automatizatuek. Horietan oinarrituz, inkontzienteki “pertsonaia” bat sortzen dugu, gure benetako izatearekin zerikusirik ez duena. “Pertsonaia” honen eraginez gaizki sentiarazten gaituzten funtzionamendu desorekatu eta ulertezinak izaten ditugu. “Pertsonaia” horrek bilatzen duen zoriontasuna kanpoko “lorpenetan” oinarritzen da. Eta hori oso mugatua eta asezinekoa da. Berri ona da, garapen eta hazte prozesu baten barrena hori ulertzen dugunean, benetan nor garen hobeto ikus dezakegula eta funtzionamentu desorekatuak poliki-poliki desagertzen joaten direla.

Nori zuzendutako liburua da?
Lantaldeak berak eta urte guzti hauetan egindako lan horrek inspiratuta liburuko protagonistak emakumeak dira. Eta pentsa daiteke beraiei zuzendutako liburu bat dela. Baina esango nuke mundu guztiarentzat dela lagungarria eta denoi egingo digula on. Izan ere, pertsona guztiok dugu hori amankomunean: eguneroko bizitzako borrokan harri askorekin egiten dugu topo zoriontsu izateko bidean. Traba zaizkigu harri horiek. Eta oz-topo horiek detektatu eta gainditzean dago barruko bakearen eta zoriontasunaren bidean aurrera egiteko klabea. Hauxe da liburuan agertzen dena, hain zuzen ere.

Ia denok gure barnean ditugun zauriekin zer egin jakiteko pista edo argibideak eskaintzen ditu liburuak. Hala irakurri dizugu. Adibidez?
Liburu honekin zera erakutsi nahi izandut: 1) Nola sortzen diren zauriak gurebizitzako lehenengo urteetan, 2) Zer mekanismo sortzen ditugun inkontzientekizauri horiek sortarazitako barruko ondoe-zei “ondo” aurre egiteko, 3) Zer nolako funtzionamentua dugun mekanismo horien ondorioz eta 4) Zein den zauri horiek sendatzeko bidea, zoriontsuago bizi ahal izateko.

Autobiografiatik ba al du liburuak?
Baietz esan daiteke. Bertan, pertsonaietan nabari daitekeen prozesua, nire eta jende askoren esperientzia pertsonalean oinarritua baitago. Liburuko protagonistak aste gutxi batzutan egiten duen prozesua, adibidez, nik neuk urte askotan zehar egin dut. Eta horrela izaten da normalean. Liburuan, denbora laburrean gertatzen da aipatzen ari naizen prozesu hori. Horrela, antzerako egoeretan dauden pertsonek ikuspegi orokor bat izanik, errazago barnera ditzakete mezuak. Prozesua “konprimituta” azaltzen da nolabait, errazago ikusteko. Gero mezu horiek norberak bere bizitzan gauzatu behar ditu, bakoitzak bere askatze prozesua eraikiz, bere erritmora. Nire lanbidearekin guztiz lotuta dago liburua.

Zure liburuetan hizkuntza berri baterabiltzen duzula diozu.
Liburua gaztelaniaz idatzi dut, berez, ez zaidalako batere erraza oraindik gai hauek euskaraz lantzea. Pertsona batzuekin hitz egiten dut gai hauetaz euskaraz, pribatuan, baina orokorrean, oraingoz, gazteleraz idatzita jende gehiagori lagundu diezaiokedala iruditzen zait eta idazteko orduan neuretzat ere lagungarriagoa zait. Baina, bai, beste hizkuntza bat erabiltzen dudala esaten dut. Berria baino gehiago, guztiz barneratua dudan “genero gabeko” hizkuntza, bai. Hori esaten dudanean esan nahi dut hizkuntza era inklusiboan erabiltzen dudala, irakurtzerakoan inor ez dadin “ikusezina” sentitu. Era naturalean jartzen saiatzen naiz, hein batean, euskarak berak, bere baitan duen “genero-eza” baliatuta.

Non eskuratu daiteke liburua?
Pitxintxun eskuratu dezakezue liburua eta momentuan Amazonen ere badago salgai.

∞Lotura duten albisteak: