Sanbartolome jaiak bertan behera utzi zituen Elgoibarko Udalak koronabirusak hala behartuta, eta ondorioz, jaietarako aurreikusi zituzten kontzertuei bide emateko ziklo bat prestatu dute: ‘Oingoan bai’. Ziklo horren barruan Bikustik eta Amorantek eskaini dituzte kontzertuak dagoeneko, eta bariku honetan, azaroaren 6an, beste bi talderen txanda izango da: Leok’k eta Elaner’s.
Emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrerak uro bateko "prezio sinbolikoa" du, eta dagoeneko salgai daude Herriko Antzokian bertan eta Kutxabanken bidez.
∞Lotura duten albisteak: