Ongarri zineklubeko azaroko emanaldiak 19:00etan hasiko dira

Barren.eus 2020ko urr. 28a, 19:59

Azaroan emango dituzten zine emanaldiak 19:00etan izango direla jakinarazi du Ongarri zineklubak.

 Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen domekan, eta etxeratze aginduaren ordutegia 23:00etatik 06:00etara artekoa izango zela zehaztu zuen astelehenean Jaurlaritzak, besteak beste. Hori dela eta, kultur ekitaldien ordutegiak aurreratu egin behar izan dituzte eragileek, eta Ongarri zineklubak ere jakinarazi du azaroko emanaldiak 19:00etan hasiko direla. Azaroaren 12an El drogas dokumentala emango dute. Donostia Zinemaldian estreinatu zuten Enrique Villareal 'El Drogas' Barricada taldeko buru ohiaren ibilbidea jasotzen duen ikus-entzunezkoa.

Eta, azaroaren 26an, 'La candidata perfecta' filma ikusteko aukera izango da Elgoibarko Herriko Antzokian.