Bideo-pilulak 04: Test berriak

Barren.eus 2020ko urr. 27a, 15:59

Test eta proben inguruan berba egin du Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak aste honetako 'Koronabirusaen Gakoak' atalerako bideo-pilula berrian.

Galarragak dio koronabirusa detektatzeko probak oinarrizkoak direla izurriak kontrolatzeko eta horien prebentziorako. Ana Galarraga Aiestaran zientzialariak koronabirusaren inguruko gaiak azaltzen ditu Teknopolis saioan. Bideo-pilulak argitaratuko ditugu astero-astero, EiTB eta Elhuyarrekin elkarlanean. Hona laugarren bideo-pilula:


Ana Galarragak Berria egunkarian duen zutabean gaur idatzi duen artikulua ere irakurri dezakezue hemen: Gezurrezko dikotomiak (Berria)

 KORONABIRUSAREN GAKOAK:

  1. atala: COVID-19 iraunkorra
  2. atala: Txertoaren itxaropena
  3. atala: Sindemia