Bi adin tartetan banatu zuten lehiaketa. 8 eta 10 urte bitartekoek euskarazko ipuin bat irakurtzen grabatu behar zuten beren burua eta ondoren bideo hori lagun bati bidali behar zioten, Udalera bidali aurretik. Gehienez bi minutuko bideoa izan behar zen. 11 eta 14 urte bitartekoek, berriz, gauza bera egin behar zuten, baina kasu horretan ipuina eurek sortu behar zuten, euskaraz, gehienez hiru minututan irakurtzeko modukoa. Saritan sei e-book banatu behar zituen Udalak, zozketaz, parte hartzen zuten guztien artean, baina hiru umek bakarrik parte hartu dutenez, zozketarik ez egitea erabaki dute. Horren ordez, parte hartu duten hiru umeei liburu bana emango diete, "parte hartu izana eskertzeko". Danel Garcia Urbietak, Maia Soto Urbietak eta Luken Zulaika Argoitiak jaso dute liburua.