Hilabeteko ikuskizun eszeniko bat interpretatuko dute Aita Agirre Kultur Kafean, abendura bitartean

Barren.eus 2020ko urr. 20a, 08:59
Urriaren 29an izango da hurrengoa: Metamorfosia, eta haren ondoren, Etorkizunari begira antzezlana interpretatuko dute, azaroaren 26an. Edurne Lasa eta Joxemari Larrañaga aktore lanetan arituko dira Etorkizunari begira obran, eta egun berean, Ezin izan zena izan ere antzeztuko dute. Azkenik, abenduaren 17an, hiru film desberdinetan oinarritutako Zinemakopa antzezlana taularatuko dute. Hamar antzezle izango dira eszenatokian. Edurne Lasa ariko da zuzendari lanetan, Joxemari Larrañaga teknikari, eta haiekin batera aktore talde handi bat, gehienak elgoibartarrak. Besteak beste honako hauek: Maixus Otaegi, Ibai Leon, Nagore Cid, Sara Iriondo Otaño, Aitor Gisasola, Dani Zelaia Cooper, Jon Olivares, Juan Luis Ines, Itsaso Alguacil eta Andoni Urbieta.