Bideo-pilulak: COVID-19 iraunkorra eta txertoaren itxaropena

Barren.eus 2020ko urr. 16a, 10:33

Astero-astero, ETB1ek eta Elhuyarrek Teknopolis saiorako ekoitzitako bideo-pilulak argitaratuko ditu barren.eus-k. Horietan, Ana Galarraga Aiestaran zientzialariak azaltzen ditu koronabirusaren inguruko hainbat gako. Hona hemen aurreneko bi bideo-pilulak.

 COVID-19ak eragindako konfinamendu garaian, koronabirusaren inguruan Ana Galarragarekin egindako bideo-pilula batzuk sortu zituen Elhuyarrek eta, euskerazko hedabideetan zabaldu zituzten, tartean barren.eus gure web orrian. Ekimenak harrera ona izan zuela ikusita, aurrerantzean ere koronabirusaren inguruko beste bideo-pilula sorta bat zintzilikatuko dugu astero.

Bideo pilula horiek Elhuyarrek Euskal Telebistako Teknopolis saioan egindako ikus-entzunezkoak dira, eta Koronabirusaren gakoak izena du atalak. Oraingoan ere Ana Galarraga zientzilari zarauztarrak aurkezten ditu bideoetan koronabirusaren inguruko hainbat gako.

Hona hemen orain arte argitaratutako bi bideo-pilulak:

    COVID-19aren IZURRIA ARGITZEN: (2019ko martxoko eta apirileko bideo-pilulak)

  1. atalaCOVID-19a: Saguzarretatik gizakietara (2020-03-30)
  2. atala: Mesederik ez (2020-03-31)
  3. atala: Adin guztietakoak infekta daitezke (2020-04-01)
  4. atala: Emakumeak zaurgarriago (2020-04-02)
  5. atala: Erabateko konfinamendua (2020-04-03)
  6. atala: Pandemiaren metaforak (2020-04-06)
  7. atala: Birusaren mutazioak (2020-04-07)
  8. atala: Tratamenduak proban (2020-04-08)
  9. atala: Sukarra, adierazle (2020-04-12)