Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 10 15 las ninas pilar palomero filmaOngarri zineklubak antolatzen dituen zine emanaldien barruan, 'Las Ñiñas' izeneko filma emango dute, gaur, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Pilar Palomerok (Zaragoza, Espainia. 1980) zuzendu eta idatzitako fikziozko estreinako luzemetraia da 'Las Niñas'. Berlingo Zinema-jaialdiaren Generation Kplus sailean aurkeztu zuten eta Film Onenaren Urrezko Biznaga eskuratu zuen Málagako Zinema-jaialdian.

Andrea Fandos (Celia), Zoe Arnao (Brisa) eta Julia Sierra (Cristina) gazteak dira 1992 urtean girotuta dagoen filma honetako protagonnistak. Celia 11 urteko neskatoa Zaragozako moja-eskola batean ikasten ari da eta amarekin bizi da. Brisa ikaskide berria da, Bartzelonatik etorria, eta bizitzako etapa berri baterantz bultzatuko du: nerabezarorantz. Bidaia horretan, 1992ko Expoaren eta Joko Olinpikoen Espainian, Celiak bizitza egia eta gezurrez osatuta dagoela jakingo du. Filma honi buruzko kritika www.zinea.eus webgunean.

Herriko Antzokian emango duten emanaldia 21:30ean hasiko da, gaur, urriak 15.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza