Errementari eta abarkagile ofizioen erakustaldia egingo dute Makina Erremintaren Museoan

Barren.eus 2020ko urr. 14a, 14:24

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, antzinako ogibideen erakustaldiak antolatu ditu bigarren urtez Makina Erremintaren Museoak. Iaz grabatzailearen lana erakutsi zuten, eta aurten Ricardo Mediavilla errementariaren eta Martin Sukia abarkagilearen ofizioak ikusteko aukera egongo da zapatu honetan.

Iaz kalean egin zuten erakustaldia, baina aurten, koronabirusaren eraginez, Makina Erremintaren Museoan bertan egingo dute ekitaldia, 11:30etik 13:00etara. Doan izango da, eta gehienez, 9 pertsonako taldeak osatuko dituzte. Arduradunek eskatu dute aldez aurretik izena emateko: museoa@museoa.eusemailean edo eta 943 748 456 telefono zenbakian. 

Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatzen duen Ondarearen Europako Jardunaldien bosgarren edizioan ehun bat jarduera eta 150 ekitaldi izango dira Gipuzkoan zehar, 70 erakundek antolatuta. Programa irailean hasi zen eta azaroan amaituko da.