Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 10 14 Uxue Alberdi bertsoaeus kontrako eztarritik'Kontrako eztarritik' saiakerarengatik eman diote Uxue Alberdi Estibaritzi (Elgoibar, 1984) Euskadi Literatura Sarietako bat, euskarazko saiakerari dagokiona.

 Bertsolaritza, genero ikuspegitik landu eta emakume bertsolarien bizipenak jaso zituen Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' saiakera liburuan (Lisipe bildumako bosgarren zenbakia da). Hamabost bertsolarirekin mintzatu zen, tartean Amaia Agirre Arrastoa, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Maialen Akizu Bidegain, Miren Amuriza Plaza, Maider Arregi Markuleta, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antiarekin. Bertsotan emakume asko dauden ustea oso zabaldua egon arren, datuek ez dutela hori erakusten ohartarazi du Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakeran. Alberdik iazko martxoan aurkeztu zuen liburua Elgoibarren

2020 10 14 uxue alberdi euskadi saria santelmo donostia

Joan den astean eman zituzten jakitera Euskadi Literatura Sarietako zenbait ataletako irabazleak: Euskarazko Literatura, Karmele Jaio Eiguren (Aitaren Etxea); Euskarazko Haur eta Gazte Literatura, Iñigo Astiz (Joemak eta Polasak); eta Lan Literarioaren Ilustrazioa, Miren Asiain (un millón de ostras en lo alto de la montaña).
Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lau irabazle, palmaresa osatzeko falta zirenak, jakinarazi dituzte gaur, Donostiako San Telmo museoan. Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak izan dira Aixa de la Cruz (Cambiar de idea), Idoia Santamaria (Aldibereko Ingeborg Bachmannen lana), Uxue Alberdi (Kontrako eztarritik) eta Borja Barrague (Larga vida a la socialdemocracia) izan dira, hurrenez hurren. Epaimahaiak honakoa azpimarratu du Alberdiren lanaz: "Kontrako eztarritik lanean Uxue Alberdiren helburua ez da soilik emakume bertsolarien unibertsalitate ezak bertsolarien lana mugatzen duela aldarrikatzea, horrek bertsolaritzaren etorkizunean duen eragina ikusaraztea ere bai”.

 • Sari banaketa azaroaren 19an
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada, Euskarazko Literatura Itzulpenaren atalean izan ezik, noski. Azaroaren 19an banatuko dituzte aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Azkuna zentroan, Bilbon.

Uxue Alberdik 2016an ere eskuratu zuen Euskadi Sarietako bat, koplatan idatzitako 'Besarkada' lanagatik, euskarazko haur eta gazte literatura atalean. Uxue Alberdiz gainera, beste elgoibartar batek ere irabazi zuen Euskadi Literatura Saria, birritan gainera. Iban Barrenetxea ilustratzaileak jaso zuen sari hau 2011n eta 2012an, Literatura-lanaren ilustrazioa atalean.

2020 10 14 2019 03 20 uxue alberdi kontrako eztarritik elgoibar pitxintxu

∞Lotura duten albisteak:

*Argazkia:bertsoa.eus

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza