COVID-19aren ondorioz otsailaz geroztik emanaldirik eman gabe egon eta gero, irailaren 27an Kalegoen plazan eman zuten kontzertuarekin ekin zion Elgoibarko Udal Musika Bandak hilean behin ematen dituen emanaldiei. Urrikoa ere Herriko Antzokitik kanpo izango da, Olaizaga kiroldegian, hain zuzen ere. Domeka honetan, urriaren 18an, izango da, 12:30etik aurrera. Honako pieza hauek joko dituzte Gorka Mujika Urainek zuzenduko duen kontzertuan:
- SABELDANS.........:......................................A. Kachaturian
- ELIZABETH..................................................J. de Meij
- EZPATA DANTZA (“AMAIA” operakoa) .....J. Guridi
- AMIGAS DE LA ARMONICA (P.D.)..............F. J. Martínez
- NUOVO CINEMA PARADISO.......................E. Morricone
∞Lotura duten albisteak: