Helduentzako dantza ikastaroak emango dituzte musika eskolan

Barren.eus 2020ko ira. 29a, 12:33

Inazio Bereziartua eskolan helduentzako euskal-dantza ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere. Hasiberrientzako eta ibilitakoentzako mailak bereiztuko dituzte. Koronabirusa dela-eta, hainbat babes neurri hartuko dituzte.

Ikasleek maskara erabili beharko dute, tenperatura hartuko zaie sarreran, eskuak ondo garbitu beharko dituzte eta distantziak zaindu. Talde bakoitzean gehienez hamabost lagun hartuko dituzte. Klaseak merkatu plazan eta musika eskolan bertan emango dituzte urriaren 5etik aurrera, astelehen eta eguaztenetan, 20:30etik 21:30era. Larrain dantza, Baztango zortzikoa, fandangoa eta arin arina edota jauziak irakatsiko dituzte, besteak beste. Interesatuek Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolan bertan eman dezakete izena.