Otsailaz geroztik lehen kontzertua emango du Elgoibarko Udal Musika Bandak

Barren.eus 2020ko ira. 23a, 14:31

Elgoibarko Udal Musika Bandak zuzeneko emanaldia emango du domekan, COVID-19aren ondorioz otsailaz geroztik emanaldirik eman gabe egon eta gero. Adi, baina, ez baita ohiko lekuan izango, Kalegoen plazan baizik.

Elgoibarko Udal Musika Bandak hilean behin ematen dituen kontzertuak bueltan dira, sei hilabetez etenda egon ostean. Kalegoen plazan izango da bandaren emanaldia, domeka honetan, hilaren 27an, 12:30ean hasita. Gorka Mujika Urainen zuzendaritzapean festa kutsua nagusi den egitaraua prestatu du bandak, 'Euskal Herriko Jaiak' izena jarri baitiote emanaldiari, pandemiaren ondorioz ospatu ezin izan ditugun jai guztiak gogoan. Honako pieza hauek joko dituzte:

  • SAN JUANEN ZORTZIKO……………Eibar
  • SAN MARTINEN MARTXA…………Bergara
  • DIANA ETA JOLO…………………….Irun
  • DIANA ETA RIAU RIAU……………Iruña
  • EL CENTENARIO…………...………Errenteria
  • CELEDON………………..…..………Gasteiz
  • MARI JAIA…………..……..………..Bilbo
  • DEBAKO MARTXA………..……….Deba
  • AUFA ETA VIVA EL ANIS!.............Elgoibar

2020 09 23 elgoibar udal musika banda 2019 sanbartolome barren