Euskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria eskaintzen, euskarazko sortzaileen lana ezagutzera eman eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzeko. 2020an 27 lan jaso dituzte, eta horietatik bederatzi izan dira aukeratuak. 21:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da. Hauek dira XVII. Laburbirako zirkuitu ibiltaria osatzen duten 9 ikus-entzunezko lanak:
- Gau beltza (Euskaltzaleen Topagunea)
- Urak dakarrena (Marilin Taldea)
- Anti (Josu Martinez)
- Tigre bat (Amaia San Sebastian)
- Pil pil (Kristina Zorita)
- Mamarro (Ibon Iza Totorika)
- Kateak (Yolanda Mazkiaran)
- Jauzi bat eta prixt (Maitane Eyheramonho)
- Harria herria (Dimegaz Kultur Elkartea)