Mendaroko XXV. aire libreko margo lehiaketa egingo dute larunbatean

Barren.eus 2020ko ira. 21a, 16:01

Irailaren 26an, zapatuan egingo da Mendaroko XXV. aire libreko margo lehiaketa eta edonork har dezake parte, gazte zein helduek.

Mendaroko herria da gaia, eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira. GoƱati pilotalekuan egingo da lanen zigilatzea, 9:00etatik 11:00etara. Euskarriei dagokienez, lanerako prest eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki edo zirriborrorik. Lanak bertan aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara.

Erakusketa egingo da aukeratutako lanekin urriaren 2tik 11ra, ostiral, larunbat eta igandeetan 12:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Lagun Betikoenean. Erakusketaren ondoren, lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.
Iaz, Hogeita bi margolarik parte hartu zuten eta Udane Juaristi azkoitiarraren margolana saritu zuen epaimahaiak, Sail nagusian. 14 urtez azpikoetan, berriz, Alazne de La Iglesia mendaroarrak irabazi zuen.

2019 09 28 mendaro aire libre margo lehiaketa ubane juaristi azkoitia